Aia Pagoeta

Guneak

parkekoguneak

1 GUNEA / HARITZ BILDUMA

Haritz bildumako ale gehienak bertan daude. Nabarmentzekoa da espezie desberdinetako hostoen forma eta tamainetan dagoen ugaritasuna. Gaian adituak ez direnek zailtasunak eduki ditzakete haietako batzuk haritz gisa identifikatzeko.
Astigar bildumako zati bat ere aurki dezakegu hemen, baita urkien eta gorostien bildumetakoak ere, eta era berean, arriskuan dagoen Euskal Herriko landaretza erakusteko eta gordetzeko erabiltzen den gunea ere bai.

zona1

2 GUNEA / ASTIGAR BILDUMA

Lorategiko zuhaitzik zaharrenak gune honetan daude: astigar bildumako zatirik handiena, baita kameliena eta zuhandorrena ere, eta magnolien bildumako zati bat. Hostoak galdu aurretik dituzten koloreengatik oso interesgarria da udazkenean.

zona1

3 GUNEA / MIMOSA BILDUMA

Bertan, lekadunen familiako bilduma dago eta neguaren amaieran eta udaberrian hainbat mimosa espezieren loraketa ikusi dezakegu. Klima epelagoetatik datozen landareak ere hemen aurkitzen ditugu. Besteak beste, banano espezie batzuk.

zona1

4 GUNEA / LANDARE MEDITERRANEOEN BILDUMA

Mediterraneoko hainbat landare aurki ditzakegu bertan. 80 arrosa motaren bilduma ederra ere ikusi daiteke eta baita udazkenean kolore biziak dituzten beste landare batzuk ere, hala nola, nisak eta tupeloak, estorakeak eta zerzidifiloak.

zona1

5 GUNEA / ZUMAR ETA INTXAURRONDOEN BILDUMA

Gune honetan Landare Berezien Azoka egiten da 2003az geroztik, eta bertan zumar eta intxaurrondoen bildumak daude, baita banbuena ere. Han-hemenka beste loredun landare asko daude barreiatuta, hala nola, gereziondoak, sagarrondoak, kanak...

zona1

6 GUNEA / MITRE, GEREZIONDO
ETA PALMONDOEN BILDUMA

Alde batetik, errosazeoen bilduma (gereziondoak, sagarrondoak, madariondoak, irasagarrondoak) eta palmondoena dago (20 espezie baino gehiago); eta beste alde batetik, hego hemisferioko flora, neguan loratzen diren zuhaitz eta zuhaixka mordoa: Txilekoak, Australiakoak, Zelanda Berrikoak eta Hegoafrikakoak.

zona1

7 GUNEA / TXILAR BILDUMA

Hostozabal autoktonoen zuhaizti baten baitan dago gune hau. Haritz, astigar, zuhandor, lizar eta ereinotzez osatutako zuhaiztia da, beroni dagokion flora aberatsa du eta erikazeoen bildumako zati bat hartzen du bere baitan: txilarrak, errododendroak, pierisak, e.a.

zona1

8 GUNEA / KONIFERA BILDUMA

Gune honetan gimnospermoen bilduma dago: pinuak, izeiak, altzifreak, sekuoiak, araukariak, podokarpoak, haginak … Familia ezberdinetako beste landare batzuk ere ikus daitezke, hala nola, Quercus oleoides haritza, Melaleuca decussata, Banksia integrifolia, eta abar.

zona1
.

PDFa JAITSI

 

Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information