SL-GI 4001 AGORREGIKO IBILBIDEA
- IRAUPENA: 1:30 – 2 h
- ZAILTASUNA: baxua
- LUZERA: 3,5 km
- PUNTURIK ALTUENA: 200 m
- PUNTURIK BAXUENA: 50 m
- KOKALEKUA: PAGOETAKO PARKE NATURALEKO lurrak IRTEERA Iturrarango aparkalekua
Ibilbidea hau oso egokia da familientzako zein denbora gutxi edukita parkearen interesguneak bisitatzeko grina duten ibiltarientzat.
Lorategi Botanikoa zeharkatuz (7. gunea) Agorregiko burdinolara jaisten da; hemendik haranaren hondotik eta errota desberdinen aldamenetik igarota Manterolara iritsiko gara.
Hemendik gertu gorantz hasten da hasierako puntura iristeko, lorategiko beste gune batetik pasaz –2. gunea- eta baita Iturraran baserritik ere.
Ibilaldian zehar erreka ertzetako landaretza ikusteko aukera izango dugu: altza, lizarra, zumarra, sahatsa edo sahats iluna. Espezie guzti hauek hezetasun haundia behar dute.
INTERES GUNEAK
Iturrarango Baserria
Laurgaingo auzoan aurkitzen da eta 1990. urteaz geroztik Pagoetako Parke Naturaleko Informazio eta Interpretazio Zentrua da. Baserriari buruzko lehenengo datuak XV. Mendekoak dira, baina 1711. urtean erre ondoren berreraiki egin zuten. 1986. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak zaharberritu egin zuen bere berezko egitura mantenduz.
Lorategi Botanikoa
Lorategiko lehenengo landaketak 1986.ko neguan egin ziren eta urtero landare berriak gehitzen dira. Momentu honetan 5.200 taxon inguru daude, arriskuan dauden Euskal Herriko landareen bilduma ere kontuan harturik. Lorategiak denera 15 hektarea ditu eta 8 gunetan dago banatua. Gune bakoitzeko lur mota, orientazioa eta mikroklimaren arabera landaretza ere ezberdina izango da.
Agorregi
Agorregin burdinola bat eta 4 errota ditugu. Bere lehenengo datuak XV. mendekoak dira eta bere jabeak Laurgaingo jauntxoak ziren. XVIII. mendean aldaketa batzuk egin zituzten ur eskasiaren arazoari aurre egiteko, burdinola gaur egun dagoen bezala geldituz: andapa bikoitza eta ubideak. 1992. urtean publikoari zabaltzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak berreraiki ondoren.
PDFa jaitsi