Aia Pagoeta

SL – GI 4002 FAUNAREN IBILBIDEA

faunarenibilbidea


  • IRAUPENA: 2 – 2:30 h
  • ZAILTASUNA: baxua
  • LUZERA: 6,5 km
  • PUNTURIK ALTUENA: 200 m
  • PUNTURIK BAXUENA: 50 m
  • KOKAPENA: PAGOETAKO PARKE NATURALEKO lurrak IRTEERA Lukungo aparkalekua

Pagoetako fauna eta baserriak ezagutu nahi dituzten familia eta ibiltarientzat oso egokia da ibilbide hau.

Lehendabizi Laurgaingo aparkalekura igo behar da poliki-poliki, Lardizabal jaun-andreen otoi lekua zen santutxo ezagunetik barrena. Hemendik igotzen jarraitu ezkero Sarrola baserrira iritsiko gara eta inguruko itxituretan pottokak, betizuak, orkatzak eta oreinak ikusi eta baserriko bordan parkeko animaliei buruz zerbait gehiago ikasi genezake.

Ibilbide honetan goza ezazu inguruko fauna eta landaretzarekin.

INTERES GUNEAK

Lukun

Pagoetako Parkeko atseden lekuetako bat da. Aparkalekua, mahaiak, umeentzako jolasgunea eta landaretza autoktonoa ditugu bertan. Gi-2631 errepidean aurkitzen da, Orioko gainetik Aiako norabidean 3 km-tara.

Laurgaingo Etxetxoa

XVIII. mendeko santutxo hau Laurgain auzoan aurkitzen da, San Migel parroki-elizatik Bizkar baserrirako bidean. Bere garaian are harriz landutako hiru gurutze zituen barnean, baina gaur egun Kristoren pasioko hainbat elementuz apaindutako gurutze bakarra dago.

Laurgain

Aiako auzorik handiena da eta Pagoetako Parkearen zati haundi bat bere lurretan aurkitzen da. Interes handiko hainbat eraikin ditugu auzo honetan: San Miguel parroki-eliza (XVI-XVIII), Laurgaingo jauntxoen dorretxea (XIV-XVIII), Etxetxoko santutxo barrokoa (XVIII), Bizkar baserria (XVIII), Iturraran baserria (XVIII) eta Agorregiko burdinola eta errotak (XV-XVIII). Gi 2631errepidean aurkitzen da.

Oreinak

Sarrola baserriaren inguruan, 1991. urtean Kristina Enea parketik ekarritakoen ondorengoak diren 15 bat orein daude. Arrek udaberriro galtzen dituzte adarrak. Iraila bukaeran berrea izaten da; arrek elkarren artean borroka egiten dute eta garailea eme guztiekin geldituko da.

Betizuak

Gaur egungo behien arbasoak dira, hauek baino txikiagoak eta gogorragoak. Mendian aske ibiltzen ziren eta inguruak garbi mantentzen laguntzen zuten. Parkean, Sarrola eta Manterola bitartean dagoen itxitura barnean aurki ditzakegu. Gipuzkoako Foru Aldundiak behi hauen desagertzea galeraztea du helburu.

Pottokak

Antzina baserriko lanetarako erabiltzen ziren zaldi txiki eta langile hauek, baina nekazal tresna berriagoen erabilerak desagertzeko zorian utzi du. Hori dela eta, Sarrola baserriaren inguruan, arraza hau berreskuratzeko helburuarekin ingurune bat egokitu da.

Hariztiak

Hariztiak, gehienez, 450 metroko altueran aurki ditzakegu; lur azidoetan eta bereziki flych-a dagoen lekuetan. Haritz pedunkulatuekin batera lizarrak, astigarrak, hurritzak, ezkiak edo zumarrak aurki daitezke. Garoak eta landare igokariak ere oso ugariak izaten dira, oihanpe oso aberatsa osatuz.

 

PDFa jaitsi

 

Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information