Urteko argazki lehiaketa
Beharrezkoa *
Powered by CK Forms
|
ARGAZKIA LEHIAKETAREN OINARRIAK
- Gaia: Elkano eta Urdaneta auzoak (pertsonak, etxeak, paisaia, txokoak... beti ere ezagutzeko modukoak)
- Partehartzaileak: Lehiaketa honetan parte hartzeko ez dago adin mugarik, baina argazkiak orijinalak izan behar dute, hau da, lehendik argitaratu edota lehiaketetara aurkeztu gabekoak.
- Argazkiak: Parte hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkez ditzake, koloretan edo txuribeltzean izan daitezkeenak. Argazkiak urte berean ateratakoak izan behar dira. Argazkiak paperean aurkeztu behar dira, 30x20zm.tako neurrian eta formatu horizontalean. Argazki digitala izanez gero, CD batean ere aurkeztu beharko da, gutxienez 250ppp erresoluzioan.
Argazkiak itxitako gutun azal batean aurkeztu behar dira, eta barnean, partehartzailearen izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbaki eta posta elektronikoa eta argazkiaren izenburu eta ateratako data jarri beharko dira. Gainera, argazki horiek erabiltzeko baimena ere bertan sartuko da (modeloa www.aiako.com orrialdean dago) - Argazkiak aurkezteko epe eta lekua: irailaren 30erako aurkeztu beharko dira Aiako Kultur Etxean.
-
Sariak: 2 sari multzo egongo dira, bat Aian erroldaturikoei zuzendua (deialdi honen aurretik), bestea erroldatu gabekoi zuzendua. Sariak kopuru berdinekoak izango dira eta pertsona batek ezinezkoa izango du sari bat baino gehiago jasotzea:
- Saria: 180 euro
- Saria: 150 euro
- Saria: 100 euro
-
Sarituak suertatzen ez diren parte hartzaile guztien artean, Aiako produktuez osaturiko saski baten zozketa ere egingo da.
- Epaimahaia: argazkigintzan adituak diren pertsonek eta udaletxeko ordezkariek osaturiko epaimahai batek aukeratuko ditu saridunak.
Aurkezturiko argazki guztiekin erakusketa bat jarriko da Kultur Etxean, non guztien artean hurrengo urteko egutegia egiteko argazkien aukeraketa egingo den. - Argazkien jabetza eta itzultzea: Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta honek erabiltzeko, erreproduzitzeko eta hedatzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuaz.