Azoka
Apirilaren 23 eta 24an, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 14. Azoka ospatuko da.
Aurtengoan 49 mintegik eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.
Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen.
Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.