Aia Pagoeta

Iturraran Parketxea: Pagoetako inofrmazio gunea

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.

Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak.

KONTAKTUA

  • Koordenadak: X 568369, Y 4789093
  • Tel: 943 83 53 89
  • Email-a: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Web:www.gipuzkoamendizmendi.net

NOLA IRITSI

  • Zudugarai gainean (Orioko gaina ere deitua) Zarautz eta Orio elkartzen dituen N-634 utzi eta Gi-2631 errepidea hartu behar da.
  • Gi-2631 errepidea Aia-Villabona norabidean hartu ondoren, beste 4 kilometro jarraitu eta ezkerretara Iturraran Parketxea jartzen duen seinalea aurkitzen da.
  • Bi aparkaleku ditu, bidegurutzean bertan autobusentzakoa eta 300 metrotara kotxeentzakoa.
  • Kotxeen aparkalekutik 150 metrotara dago Iturraran Parketxea, informazioko “i” seinaleari jarraituz.
  • Autobus ordutegia

ORDUTEGIA

  • Behe-denboraldia: urritik ekainera (biak barne)
    Asteartetik ostiralera 10:00 – 14:00 h. Hitzordua duten taldeek dute lehentasuna.
    Larunbat, igande, jaiegun eta zubiak 10:00 – 14:00 h.
  • Goi-denboraldia: uztaila, abuztua eta iraila
    Asteartetik ostiralera 10:00 – 14:00 h eta 16:30 – 18:30 h.
    Larunbat, igande, jaiegun eta zubiak 10:00 – 14:00 h.

SARRERA

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak (5-12 urte): 0,50 €

OHARRA: informazio eskaera doakoa, erakusketa ikusteko sarrera da ordaindu beharrekoa.

Sarrera + 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz

 

  • Helduak: 2 €
  • Haurrak (5-12 urte): 1,50 €
 

Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information