Agorregiko Burdinola eta Errotak
Agorregiko burdinola eta errotak Iturraran Parketxetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik (Koordenadak: X 568369, Y 4789093) edo Manterola baserritik (Koordenadak X 569108, Y 4789747) har daiteke oinezko bidea.
XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta gaur egun martxan ikusi daiteke.
Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.
Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.
Kontaktua:
- Tel: 943 83 53 89
- Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ordutegia:
- Urtarrilaren 1tik otsailaren 28rarte, biak barne: itxita
- Aste Santua: bost egunetan irekita, apirilaren 17tik 21rarte, biak barne.
- Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
- Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita
- OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere