Iturrarango Lorategi Botanikoa
Iturrarango Lorategi Botanikoa Iturraran Parketxearen ondoan aurkitzen da (koordenadak: X 568369, Y 4789093). Momentu honetan 25 hektarea ditu, horietatik 10 hektarea bertako zuhaitzenak, eta 5.200 taxon inguru mundu guztiko landarediaren erakuslehio. Gehienak kanpoko zuhaitz eta zuhaixkak dira baina badago baita ere arriskuan dauden Euskal Herriko landareen bilduma bat ere.
Lehen landaketak 1986ko neguan egin ziren eta urtero espezie berriak gehitu izan zaizkio bildumari. Bertako mikroklimari esker, mundu guztiko landareak alda daitezke, leku hotzetakoak zein epeletakoak.
Lorategia 8 gune handitan banatua dago eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
Errazago bisitatu ahal izateko, 3,5 kilometroko luzera duen bide sare bat osatu da. Taxon guztiek beren etiketak egoki ipinita dituzte eta datu hauek ematen dituzte: zein familiatakoak diren, zein izen botaniko daukaten eta nongoak diren.
Ordutegia:
- Egunero zabalik, 9:00 – 19:00 h
Kontaktua:
- Tel: 943 83 53 89
- email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu