2009/01/04

KLIMA

Ur ugariko eta tenperatura epeleko ingurunean dago Pagoeta. Udan zein neguan leunak dira tenperaturak, itsasoak goxatuta baitatoz. Urteko batez besteko tenperatura 12º eta 13º C ingurukoa da.

Euriari dagokionez, urteko batez besteko prezipitazioa 1.600 mm-tik gorakoa da, hau da, Euskal Herri osoko tokirik euritsuenetakoa da Pagoeta. Euri ur gehien negu parteko hilabeteetan jasotzen bada ere, urte osoan egiten du euria, uda sasoian ere 250 mm-tik gora jasotzen da.

Landarediari dagokionez, klima hau ia-ia tropikala da, landare espezieek hazteko mugarik ez baitute, ez neguko hotzagatik, ez udako lehorteagatik ere.

Aiako eguraldiaren 7 egunetako aurreikuspena ematen du
Zarauzko zentru metereologikoa