Izena | Deskribapena | Telefonoa | |
---|---|---|---|
Aitzondo | Zudugarai baserri zaharrean dago 1975etik irekita dagoen jatetxea hau. Oria ibaia eta inguruak ikusten dira. Etxeko sukalde tradizionala du bereizgarri. Berezitasunak: tipula tarta epela, zapoa calvados erara, azpizuna piperbeltz berdearekin |
943 83 27 00 | [i] |
Altxerri Etxea | Logelak (6). 1971ean ireki zuten Oriotik gertu dagoen eta inguru ederrak dituen jatetxe hau. Tradizio handia du ezkontza eta jaunartze ospakizunetan. Parrillan egindako jakiengatik bereizten da. |
943 83 07 62 | [i] |
Aristerrazu | Aristerrazu jatetxea XIX. Mendeko dorretxe batean dago. Duela gutxi berritu zuten. Txistularien plazaren aurrean dago. Berezitasunak: babarrunak, arkume errea, idi txuleta parrillan. |
943 83 45 21 | [i] |
Arruti | Arruti jatetxea 1965az geroztik familia beraren esku dago. Euskal Herriko pintxo eta kaxueletan nabarmentzen da. Berezitasunak: babarrunak, etxeko oilasko errea, arkume errea. |
943 83 47 70 | [i] |
Begoña Etxea | Logelak (6). Nekazalturismoa ere baden jatetxe hau 1997an eraiki zuten. Leku aproposa da naturaz gozatu eta etxeko euskal sukaldea dastatzeko. Berezitasunak: etxeko oilaskoa, zapoa, txuleta. |
943 83 18 29 | [i] |
Errota Etxea | Logelak (6). Errota jatetxe eta landetxea Oriotik kilometro batera, Zarauztik 5 km-tara eta Donostiatik 20 Km-tara dago. Parrillan egindako arrainak eta haragiak ditu bereizgarri. Berezitasunak: entsaladak, oilaskoa, arkume errea. |
943 83 54 65 | [i] |
Gazteategi | Indamendi mendiaren magalean dagoen jatetxe hau 1969an ireki zuten. San Pedro ermita (XV. Mendea) ikusi eta mendi ibilbideak egiteko aukera eskaintzen du. Berezitasunak: babarrunak, barazki menestra, arkume errea. |
943 13 16 06 | [i] |
Iturriozena | Iturriozena jatetxea Aiako plazan dago. Euskal folklorea eta bertako produktuekin egindako errezeta eta jakiek bereizten dute. Berezitasunak: bakailaoz betetako piperrak, tripakiak, txuleta parrillan. |
943 83 42 72 | [i] |
Izeta | Zarauztik 4 km-tara dago. Bezeroari eskainitako arreta eta produktuen kalitatea dira aipatzekoak. Sagardotegiko menua eta parrilla. Berezitasunak: bakailao frijitua piper berdeekin, kokotea parrillan, txuleta parrillan. |
943 13 16 93 | [i] |
Jauregi | Jauregi jatetxea 1986an zabaldu zuten. Aiako plazan dago. Familia giroko jatetxe atsegina da, betiko sukaldea eskaintzen duena. Berezitasunak: bakailaoa piperrekin, babarrunak, txuleta parrillan. |
943 13 49 55 | [i] |
Kanua | Frontoiaren aurrean dago jatetxe hau. Babarrun-jateak taldean egiteko leku aproposa da. Paisaia zoragarriak ditu. Berezitasunak: babarrunak odolkiarekin, oilasko errea, txuleta errea. |
943 83 43 22 | [i] |
Leku Eder | Logelak (4). Nekazal etxe ere baden jatetxe hau Urdanetako San Martin elizaren ondoan dago. Mendi ibilbideak egiteko aproposa. Berezitasunak: arrain zopa, etxeko frijituak, haragiak eta arrainak. |
943 13 23 73 | [i] |
Portu | 1990ean berritutako erretegi hau Santiago ermitaren ondoan dago, Oriotik 2 km-tara. Berezitasuna burruntzian erretako arkumea (aurrez eskatu). Berezitasunak: etxeko oilaskoa erreta, arkumea, txerrikumea. |
943 89 44 34 | [i] |
Satxota | Duela bost urte arte baserria izan zen. Kalitatezko produktuak eskaintzen ditu eta etxeko oilaskoa eta parrillan egindako jakiak ditu berezitasun. Berezitasunak: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, arkumea burruntzian. |
943 83 57 38 | [i] |
Sega | Orioko geltokitik 2 km-tara dago. 31 urte daramatza zabalik. Aproposa ezkontza eta ospakizunetarako. Talde eta jubilatuentzat menu bereziak. Berezitasunak: txangurroz betetako piperrak, legatza parrillan, etxeko postreak. |
943 83 07 16 | [i] |
Izarra Etxea | 2 apartamendu eta logelak (5). Landetxea ere baden jatetxe hau 2004an berritu zuten. Leku aproposa da naturaz gozatu eta etxeko euskal sukaldea dastatzeko. |
943 13 18 67 | [i] |
Aize-Berri | kafetegi-okindegia | 943-835818 | [i] |