Gaur egun, ondorengo hauek dira Aiako jai nagusiak:
San Donato eta San Lorentzo jaiak, abuztuaren 6tik 10ra bitartean. Era guztietako ekitaldiak izaten ditugu: kalejirak, elizkizunak, pilota partidak, herri jokoak, bertsolariak, erromeriak ...
azaroaren 18an, San Roman egunean. Auzo txiki honetan meza egiten dute lehenbizi, eta hamaiketakoa gero, batzuetan trikitilari eta bertsolariek alaituta.
San Pedroren omenezko jaiak (ekainaren 29an). Mezaren ondoren, herri kiroletako desafioak, bertsolariak eta erromeria izaten dituzte.
San Joan egunean, ekainaren 24an. Erromeria egiten dute. Lehenbizi, meza izaten dute goizeko 11etan. Meza bukaeran, bertan bildutako umeak banan banan bedeinkatzen ditu apaizak.
irailaren 29an, San Migel egunean, meza izaten da eta erromeria gero herri-kirolekin alaituta. Herri-afaria ere bai.
San Pedro egunean (ekainaren 29an). Azarotik maiatzera bitartean, trikitilariak eta erromeria izaten dituzte igande arratsaldetan.
kanpai hotsaren bidez ematen diete hasiera festei (uztailaren 25ean). Hamaika ekitaldi antolatzen dituzte: herri jokoak, bertsolariak, herri kiroletako desafioak, anaitasun bazkariak eta erromeriak.
San Martin jaiak (azaroaren 11an). Herri kirolak, trikitilariak eta erromeriak izaten dira.
ekaineko lehen igandean, Pagoeta mendiaren gailurrera biltzen dira mendizaleak.
garai batean, eskualde osoko nekazari eta abeltzainak joaten ziren Igokundeko Feriara. 1987an, berriro antolatzen hasi ziren, arrakasta handiz. Jainkoaren Igokundearen hurrengo igandean izaten da. Aiako hirigunean egiten da dena: erakusketak, salmentak eta emankizunak.