Pagoetako Parkean aurrera eramaten diren ekintzak bi multzotan sailkatuko genituzte: bisitariari harrera eta informazioa eta ikasleei zuzendutako bisitaldiak. Urritik ekainera bitartean, astean zehar, aurretik eguna hitzartuta duten taldeekin egiten dugu lan eta asteburu eta jaiegunetan berriz denentzat zabalik egoten da. Udaran ere (uztaila, abuztua eta iraila) denentzat zabalik egoten da.
Iturraran XIV mendeko kanpoalde ederreko baserria da eta bere birgaiketan agerian utzi zen haritz oholez osatutako egitura ikusgarria. Pagoetako Informazio eta Interpretazio Zentrua da eta Parkearen bihotzean dago kokatua . Bertan Parkea nolakoa den erakusten duen maketa, ikus entzutekoa eta erakusketa (aintzina ingurune natural honetako jendeen bizimodua azaltzen duena)) daude ikusgai, foileto, plano eta liburuak eskuragarri, eta monitoreak inguruan kokatu, honen berri eman edota ibilaldiak azaltzeko.
Baserritik gertu Erlategi Didaktikoa dago, erlearen bizitza harrigarria erakutsi eta honek ingurunean duen garrantzia ezagutzera emateko. Erlategia ikusteko baserrian Arreta taldearekin kontaktuan jartzea komeni da.
Ordutegia:
Urritik Ekainera:
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10etatik 14etara
*Astean zehar eskola eta taldeentzat soilik eta hitzartuta
Uztaila, Abuztua eta Iraila:
Asteartetik ostiralera: 10etatik 14etara eta 16:30etatik 18:30etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10etatik 14etara
Baserriaren inguruan Lorategi Botanikoa aurkitzen da, zuhaitz, zuhaiska eta landare bilduma zabala, 10 ha-ko lur sailean zabaldua, nahiz aditu nahiz bisitari xumeari landaretza munduaren aniztasuna eta aberastasuna ezagutzera eman asmoz. Iturraran baserrian hartu daiteke planoa eta foileto esplikatiboa.
Agorregi Parkeko bisita punturik interesgarrienetakoa dugu. Burniola eta errotek osatzen duten konplejua da, XVIII. gizaldian energia hidrauliko sistema berezi baten bitartez lan egiten zuena eta gaur, bisita gidatu batekin martxan ikusteko aukera eskaintzen duena. Iturrarandik 10 min-ko bidean dago, oinezkoa. Bisita dohainekoa da.
Ordutegia:
Urritik ekainera:
Igande eta jaiegunak: 10:00 - 14:00
*Asteazken eta ostiralak eskolentzat bakarrik eta aldez aurretik hitzartuta
Uztaila eta Iraila:
Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunak: 10:00 - 14:00
Abuztua:
Egunero astelehena ezik: 10:00 - 14:00
*Bisita gidatua funtzionamendua ikusiz beti 11:30-tan hasita.
Hilean behin Arreta gidari taldeak ibilaldi gidatuak antolatzen ditu Aia-Pagoeta inguruan. Egin beharreko bakarra bisita egunean abiapuntura azaltzea da. Bisitak dohainik dira. Anima zaitez!
Urteko ibilaldien zerrenda jaso nahi baduzu deitu 943 83 53 89 telefonora edo bidali mezua iturraran@gipuzkoa.net helbidera
Pagoetako Parke Naturala, gainerakoan, mendia eta ingurune naturala da. Bideetan paseatu edo ibili zatezke goizetik iluntzerarte, urte guztian dago zabalik. Kontuan eduki beharreko gauza bakarra: Iturraran Parketxea eta Lorategi Botanikorako sarbidea 19:00-tan ixten da.
Arreta Pagoeta SLL Ingurugiro Hezitzailea taldea arduratzen da, Pagoetako Parke Naturaleko Hezkuntza Programa garatzeaz. Programaren barruan dauden bisitak honako hauek dira:
Bisitaldi hauek egun erdiko edo osoko iraupena izaten dute.
Bisitaldi hauen edukiak, helburuak eta aktibitateak ezagutu nahi badituzue jarri gurekin kontaktuan.
Kontakturako Informazioa:
Arreta / Iturraran:
Tel.: 943 83 53 89
iturraran@gipuzkoa.net