Ingurunea zaintzeaz eta gipuzkoarrek aisialdia naturan asetzeko duten beharrari erantzuteaz gainera, Pagoetako Parkeak dituen helburu nagusietako bat herritarrak izadira eta nekazal girora erakartzea da. Azken batean, jendeak gure ingurune naturala hobeto ezagutzea eta, hartara, errespetatzen eta zaintzen ikastea bultzatu nahi du Parkeak.
Zenbait aholku praktiko:
Parkean badaude atseden lekuak edo jateko tokiak mahaiak, parrillak, iturria, komunak, umeentzako jolaslekua eta aparkalekua dituztenak. Lagun iezaguzu hauen zaintzen, txukun erabiliz, denen onerako izango baita.