2011/09/09
Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohizko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.

Pagoetako Parke Naturalak Azoka egitarau bat jarri du martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuek plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen diren bi erakusketekin hasi dugu:

Udaberriko landare berezien Azoka

Landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak.

+ informazioa