Agorregiko burniola eta errotak Iturraranetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik edo Manterola baserritik har daiteke oinezko bidea.
GXVIII. mendean eraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta gaur egun martxan ikus daiteke.
Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burniola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burniola nagusia zen eta bertan burnia lortzen zen, gero lantegi txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burniarria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.
Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako eraberrikuntza lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.
Ordutegia:
Urritik ekainera: Igande eta jaiegunak: 10h – 14h Asteazken eta ostiralak eskolentzat bakarrik
Abuztua: asteartetik igandera 10tatik 14tara
Uztaila eta Iraila: Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunak: 10h – 14h
Abuztua: Egunero astelehena ezik: 10h – 14h
Bisita gidatua funtzionamendua ikusiz beti 11:30-tan.
Telf: 943 83 53 89