Sagardoa egin ahal izateko gerriak makurtu behar!!
2017ko Urriaren 14ean, larunbata (11:00-12:30h)
Inoiz aritu al zarete sagar biltzen? eta sagar dantza dantzatzen? kirikiketan?
Iturraran Parketxeak Satxota sagardotegiarekin bateginik parada
ederra eskeintzen digu horretarako: sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa,
polinizazioa, sagar motak eta sagardoa gaitzat harturik.
Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo
ezberdinen dastaketa egingo da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.