Pagoetako Parkeko landaretza atlantiarra da, klima epel eta euritsura egokitutakoa. Pagoetako berezko landaredia, gehienbat, Quercus robur espezieko zuhaitzez osaturiko hariztiek osatuko lukete. Erreka bazterretan eta etengabe heze dauden laiotzetan haltzadi kantabriarra izango litzateke nagusi eta, amaitzeko, 500 edo 600 metrotik gora, pagadia. Baso horietako askoren ordez gaur egun belardiak, baratzeak, pinu sailak eta antzekoak ikusiko ditugu. Landarediak orain betetzen dituen azalerak honela banatzen dira. Altzolarasko arroilean berriz, karearrizko harkaiztegiak eta zuhaitz hostoerorkorren baso misto ikusgarriak nahasten dira: ezkiak, basagurbeak, hostazuriak,, haginak, lizarrak, etab.
[Familien arabera ikusi] [moten arabera ikusi] [espezien arabera ikusi]
Familia bat aukeratu eta ondoren mota bat espezien zerrendara heltzeko.