2011/09/09

AURKEZPENA

Pagoetako Parke Naturalak 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Iparraldeko magaletan Laurgaingo auzoa dago, urak Oria ibai-arrora bideratuz eta, hegoaldera berriz, Altzola auzoko maldak Altzolarasko arroilaraino amiltzen dira, bere urak Urola ibairaino bideratuz.