2011/09/09

AURKEZPENA

Aia Gipuzkoako herri handienetakoa dugu lurrez. Pagoeta mendiaren magalean dagoen herriguneak eta mendi eta haranetan barrena itsasora arte zabaltzen diren 11 auzoek osatzen dute udalerria, guztira 1750 biztanlerekin. Auzoak honako hauek dira: Laurgain, Urdaneta, Altzola, Andatza, Santio, Elkano, Olaskoegia, Arrutiegia, Kurpidea, Iruretaegia, Etxeta.

AIAKO HERRIAREN HISTORIA

Lur hauetan historia aurretik gizakia bizi zenaren berri ematen digute Altxerriko haitzuloetako aztarnek edota Arreta, Olarteta eta Saberriko Haitzetako tumuluek. Baina 1025. urtekoa da Aiari buruzko lehen aipamen idatzia. 1563an alkatetza lortu zuen herriak eta urtebetera, eratu zen gaurko udalerria. Kultura ondare aberatsa gordetzen du Aiak: eliza ugari, ermita, etxetxo, dorretxe, baserri, burniola, errota, karobi elurzulo, e.a.-ek garai bateko bizi ohituren berri ematen digute eta natura ingurunearen garrantzia erakusten.

+ informazio gehiago