Aia Pagoeta

Parkea

Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.

Pagoeta 1998ko irailaren 29an deklaratu zuten parke natural. Gipuzkoako Foru Aldundiak inguru horretan jabetzan dituen finka batzuetan du bere jatorria, zehazki Laurgain eta Altzolakoak, Iturraran, Agorregi eta Bekolako enklabeez gain.

Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraran Parketxera gerturatzea da. Bertan, behar bezala informatu eta laguntzen baitzaio bisitariari. Hortik aurrera, bakoitzak dituen lehentasunen arabera, erakusketa, natura, ondare edo mendi-ibilaldien eskaintzaren artean aukeratu ahal izango du.

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information