Aia Pagoeta

PR-GI 4002 URDANETA – AIA

urdanetaaiaibilbidea

  • IRAUPENA: 1:35 h
  • ZAILTASUNA: baxua
  • LUZERA: 5,9 km
  • PUNTURIK ALTUENA: 674 m
  • PUNTURIK BAXUENA: 312 m
  • KOKAPENA: PAGOETAKO PARKE NATURALA IRTEERA Urdaneta auzoa

Ibilbide honek Urdaneta auzoa eta Aiako erdigunea elkartzen ditu, bere ikuspuntu desberdinak deskubrituz. Paisaia ederrez gozatzeko aukera izango duzu.

INTERES GUNEAK

Urdaneta

Urdaneta auzoa Altzolatik gertu dago eta Zarauztik du irisbidea. San Martín elizaren inguruan pilatzen diren etxe batzuk osatzen dute auzoa. Orain dela gutxirarte auzo honek ez du errepiderik izan eta ondorioz herri txiki bat balitz funtzionatzen zuen: eliza, apaiza, frontoia, eskola, irakasleak, taberna, etab. Ia auzo gutzia Alamedako Markesaren jabetzakoa zen.

"Sarobeberriko haitzak" Tumulua

Tumuluak hilobi baten inguruan pilatutako harri multzoek osatutako hilobi-monumentuak dira. 10-12 metroko diametroa eta 1 – 1,5 metroko altuera izaten dute. Pagoetakoak induskatu gabe daude.

Pagoetako Gurutzea

Pagoeta kostaldeko mendirik altuenetakoa da. Pagoetako gurutzea tizas mailatik 678 metrotara aurkitzen da y 1935. urtean eraiki eta urte bereko ekainaren 2an bedeinkatu zuten. Ekaineko lehenengo igandean Pagoeta eguna ospatzen da eta inguruko jendea gurutzera igotzen da bertan egun ederra pasatzeko asmotan. Arrantzaleek, berriz, erreferentzi puntu bezala erabiltzen zuten Pagoetako gurutzea.

Arretako Tumulua

Tumuluak kordal eta lepoetan edota mendi-hegalaren erdi mailako altueran ezarritako ordeka txiki eta muinoetan kokatzen dira, beti ere ikuspen oneko lekuetan. Gehienetan, lurreko goragune txiki bat izaten da haien presentziaren lekuko. Zehazkiago, egitura zirkular edo pitin bat eliptikoa aurkezten dute eta landarediaren azpian harri solteak nabaritzen dira.

Aia

Aia Gipuzkoako herririk handienetakoa da eta 5600 hektarea ditu denera. 11 auzo ditu erdiguneaz gain.

Gaur egun Aiako udalerria osatzen duen esparruaren barruan izandako giza presentziaren lehen aztarnen lekuko dira Altxerriko koba (duela 10.000 urte) eta Pagoetako mendian barna banatutako tumulu eta trikuharriak (duela 4.000 urte).

Aiako herriaren lehen agerpen historikoa 1025. urtekoa da. 1564. urtean Laurgain, Elkano eta Urdaneta Aiako auzo izatera pasa ziren.

Interes handiko kultura ondarean jabe da Aia: elizak, otoitz-lekuak, dorretxeak, burdinolak, errotak, karobiak, elurzuloak, etab.

 

PDFa jaitsi

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information