Aia Pagoeta

Aiako Udalerria
Aurkezpena

Gure herria

Aia Gipuzkoako herri handienetakoa dugu lurrez. Pagoeta mendiaren magalean dagoen herriguneak eta mendi eta haranetan barrena itsasora arte zabaltzen diren 11 auzoek osatzen dute udalerria, guztira 2.020 biztanlerekin. Honako hauek dira 5 auzo nagusienak: Laurgain, Urdaneta, Altzola, Andatza, Santio Erreka, Elkano.

Aiako Herriaren Historia

Lur hauetan historia aurretik gizakia bizi zenaren berri ematen digute Altxerriko haitzuloetako aztarnek edota Arreta, Olarteta eta Saberriko Haitzetako tumuluek. Baina 1025. urtekoa da Aiari buruzko lehen aipamen idatzia. 1563an alkatetza lortu zuen herriak eta urtebetera, eratu zen gaurko udalerria. Kultura ondare aberatsa gordetzen du Aiak: eliza ugari, ermita, etxetxo, dorretxe, baserri, burniola, errota, karobi elurzulo, e.a.-ek garai bateko bizi ohituren berri eman eta natura ingurunearen garrantzia erakusten dizkigutenak.

PDFa jaitsi

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information