Aia Pagoeta

Zehaztasunak

loreadatuak

  • Aparkalekuak: Parkearen inguruetan bi aparkaleku gune antolatuko dira: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukako aparkalekuan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azokara.
  • Autobus ordutegia azoka gunera:  Aparkaletuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:45tan aterako da, azkenekoa 17:00tan. Azoka gunetik aparkalekuetara azkena 18:15tan
  • Azokako ordutegia: goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte.
  • Trenez datozenentzat: Zarauzko Euskotren tren geltokitik autobus zerbitzua egongo da azoka gunera. Lehendabizikoa 10:23tan aterako Zarauztik azoka gunera eta orduro izango da, azkena 16:23tan. Azoka gunetik Zarautzerako itzulerako lehendabiziko autobusa 10:45tan izango da, orduro izango da baita ere, azkena 17:45tan.

tren-geltokitik-karmelitetara---irudi-erreala

  • Sarrerak: Sarrera-prezioa 4 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohain) eta azokaren atarian egongo dira salgai. Prezio honek barne hartzen ditu:Animaliak: Azoka gunean txakurrak sar daitezke baina lotuta eraman behar dira eta erreparoz zaindu. Hala ere, ez dira egun egokienak txakurra ekartzeko, jende asko biltzen da eta jende artean urduritu egiten dira.
    • Aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria.
    • Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta eroslearen ibilgailuraino garraioa.

     

EKINTZA OSAGARRIAK ITURRARANEN

Apirilak 29, larunbata

-Hitzaldia (11:00h): Paco Garín botanikariaren expedizioa Mexikoko Haritzak aurkeztuz.

-Bisitak Biodibertsitatearen lorategira (11:30h)

Apirilak 30, igandea

-Hitzaldia (11:00h): Jakoba Errekondoren azken liburuaren aurkezpena, "Bizi baratzea Altza Porru".

-Hitzaldia (12:00h): Jose Mari Zabalaren eskutik, lorategien diseinura egokitutako geometria sakratua

-Bisitak Biodibertsitatearen lorategira.

AZOKA OSAGARRIA AIAKO PLAZAN IGANDEAN

Igande goizean Aiako plazan 15 postuzale egongo dira landare eta landareekin zerikusia duten produktu ugariak saltzen eta erakusgai, hala nola: garaiko landareak, usaindunak eta sukalderakoak, ukenduak eta xaboiak, landare olioak, laborantza ekologirako produktuak, landareekin eginiko artisautza etab.

 

Anuahel: Landare eta loreekin egindako olioak

Aranburu mintegia: Sasoiko landareak eta zuhaixka apaingarriak

Arizkungo tienduka: Sendabelarrak eta ardo-eztia

Atxola: Landare usaindunak, baratzekoak eta meliferak

Euskalcom: Arropa

Loraldi - Gureak Berdea: Garaiko landareak eta bizikorrak

Hezieko: Laborantza ekologikorako produktuak

Kilometroak: Arropa

Lanbera: Zurezko jostailuak

Licores Lujo: Likore artisauak

Ortuberri: Sasoiko landareak

Rosa Mª Esteban: Landareen eratorriak, lurrin, xaboi eta ukenduak

Sara Letamendia: Sendabelarren produktuak

Sergio Moreno Solana: Otargintza sortzailea

Talaia: Landareak harrizko lorontzietan

Urtinea: Garaiko landareak

Zurlan: Lore, petalo eta hazi jangarriak

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information