Aia Pagoeta

Azoka

landareazoka

 

Apirilaren 29 eta 30ean, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 15. Azoka ospatuko da.

Aurtengoan 47 mintegik eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen.

Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.

 

 

 

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information