Aia Pagoeta

Aurkezpena

Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohizko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.

2003. urtean Pagoetako Parke Naturalak azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi dugu: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak.

Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere.

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information