Aia Pagoeta

Kultur ondarea

AGORREGI ETA BEKOLAKO BURDINOLA ETA ERROTAK

Iraganaldian zona horretan abeltzaintzarekin loturiko jarduerak garatu izanari esker, ondare balio handiko baserrien kopurua biderkatu egin zen. Horien ondoan errotak (Agorregi, Arginberri, Elordi, Manterola...), eta burdinolak (Agorregi, Bekola, Manterola...) ere ikus daitezke: batzuk, zeharo hondaturik; beste batzuk, aldiz, oraino funtzionatzen dute.

Mendik eta Giltza-Iturri errekek bat egiten duten guneko Agorregi multzoa antzinako (1.470. urteko agirietan aipatzen da) burdinolak, bertako presek, kanalek eta ataurreek osatua dago; horiez gainera, baditu bi errota eta, osotasunak balio arkitektoniko eta didaktiko handiko monumentu protoindustrial interesgarria egituratzen du.

agorregiburdinola
agorregikoerrota

SAGASTIZABALGO ELURZULOA ETA NEBERA
BASERRIKO "NEBERA HANDI" ETA "NEBERA TXIKI"
ELURZULOAK

Elurra pilatu eta kontserbatzeko zuloak dira. Naturalak izan zitezkeen, mendiaren erliebeari esker, edo gizonak eraikiak. Neguko elurteetan elurrez betetzen ziren , jela egiteko eta gero saldu egiten zen. Gauza askotarako erabiltzen zen izotza eguneroko bizitzan: sendagai bezala, janaria kontserbatzeko eta izozkiak edota edari freskagarriak egiteko. Nebera baserritik gertu bi elurzulo daude; horietako bat, oso haundia, 1660.urtean eraikia izan zen Zarauzko Anderearen aginduz.

elurzuloa

KAROBIAK

Antzina, harria berotuz karea lortzeko erabiltzen ziren harrizko labe handiak. Borobilak, 4-8 m bitarteko diametroa izan ohi zuten eta 10 m-ko altuera izan zezaketen. Harria kare-hauts bihurtzen zen, antzinako nekazal munduan beharrezkoa etxeko bizitza eta lanerako: eraikuntzan, ongarri bezala soroetan, desinfektante bezala, arrautzak kontserbatzeko…

Hemen Euskal Herrian XVIII – XX. mendeetan gailendu zen karearen erabilera. Aia-Pagoetako baserrien inguruan karobi aztarna ugari aurki dezakegu.


PAGOETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA

Pagoetako Estazio Megalitikoa izen bereko mendian dago, Aiako udal-barrutian. Trikuharri bat eta zortzi tumulu hartzen ditu barne: Arreta, Murugil I, Murugil II, Urruztume I, Urruztume II, Urruztume III, Urruztume IV eta Saberriko Haitzak tumuluak eta Olarteta trikuharria.
Dolmenak – “trikuharri” izenarekin ezagun ohi direnak – hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain-tradizioko taldeek eraikiak Kobre eta Brontze-Aroetan, orain dela 5.000 eta 3.000 urte artean.

Eskuarki, angeluzuzen-itxurako hilobi-ganbera batez osatuak egoten dira, landu gabeko eta zutikako hainbat blokez osatuta, normalean goian beste harlauza bat horizontalki jarrita daukana, eta oinarri biribileko harri eta lur pila ordenatu batez estalita. Barruan gorpuak ehorzten zituzten eguneroko objektuekin eta eskaintzekin batera.

Tumuluak ditugu hilobi hauen garaikide, dimentsio txikiagoko ganbera bat bazuten ere –batzuek ez zuten ganberarik- eta gorpuzkinak lurperatu eta errausteko errituekin lotuta zeuden.

Pertsonaia mitologikoen hilobiekin tradizioz estu loturik, gaur egun eraiketa hauek izan ohi duten itxura nahasia, besteak beste, altxor-bilaketen erruz izaten da gehienbat, bertan altxorrak

dolmen
dolmen

HAITZULOAK

Aia-Pagoetako lehenengo giza aztarnak historiaurreraino garamatzate. Antzina giza taldeen bizileku izandako zenbait haitzulo aurkitu dira Aiaren egungo jurisdikzioko lurralde menditsuan. Horien artean garrantzitsuena, eta Gipuzkoako lurralde historikoko nagusienetakoa Altxerri dugu (Gaur egun itxita aurkitzen da eta Aranzadi Zientzia Elkartearen ardurapean). Badira honetaz gain, beste haitzulo eta arroka aterpe txikiagoak, eta guztiak garai berdintsukoak izan daitezkeela erakusten dute haietan aurkitu diren aztarna ezberdinek: duela 12.000-13.000 urtekoak.


LAURGAINGO ETXETXOA

XVIII mendeko santutxo hau Laurgain auzoan aurkitzan da, San Migel parroki-elizatik Bizkar baserrirako bidean. Bere garaian are harriz landutako hiru gurutze zituen barnean, baina gaur egun Kristoren pasioko hainbat elementuz apaindutako gurutze bakarra dago.

laurgaingoetxetxoa

LAURGAIN AUZOA

Aiako auzorik handiena da eta Pagoetako Parkearen zati haundi bat bere lurretan aurkitzen da. Interes haundiko hainbat eraikin ditugu auzo honetan: San Miguel parroki-eliza (XVI-XVIII), Laurgaingo jauntxoen dorretxea (XIV-XVIII), Etxetxoko santutxo barrokoa (XVIII), Bizcar baserria (XVIII), Iturraran baserria (XVIII) eta Agorregiko burdinola eta errotak (XV-XVIII). Gi 2631errepidean aurkitzen da.

dolmen

ALTZOLA AUZOA

Pagoeta mendiaren mendebaldeko magalean aurkitzen da Aiako auzo hau eta Laurgain auzoa bezalaxe Parkearen barruan aurkitzen da. Gipuzkoako lekurik aldenduenetakoa izan da orain dela gutxirarte, 1985. urterarte ez baitzen Urdaneta auzoarekin lotzen duen errepidea egin. Auzoaren erdigunean San Roman eliza (XVI), Mojaetxea (XVII) eta hexagono itxurako hilerria (XIX) aurki ditzakegu.

dolmen

ETXETABAILA

Aiako auzorik ezkutukoenetakoa da, Pagoeta mendiaren azpikaldean aurkitzen baita. Aiatik Asteasura eramaten gaituen errepidetik du sarrera. Iruretaegia auzoa eta biek eliza bera dute, Iturriotzeko San Juan ermita; bere azpian ur oso hotzeko iturri bat jaiotzen delako horrela deitua.

 

Facebook


Gure zerbitzuak hobetu eta zure nabigazio-ohituren bidez publizitate erlazionatua erakusteko, gure eta hirugarren pertsonen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu Hemen.

EU Cookie Directive Module Information